DATORRENA

2015eko apirilaren 11
00:00
Entzun
45 herritar inguru daude auzipetuta Espainiako Auzitegi Nazionalean «militantzia politikoagatik», epaiketa noiz hasiko zain, eta beste hogei inguru daude epaiaren zain.

28 gazteak. Segiko kide izatea egotzita, iazko udazkenean epaitu zituzten 28 gazteen auziko epaia «egun batetik bestera» kaleratuko dutela uste dute auzipetuek. 16ren aurkako seina urteko espetxe zigor eskaera egin du fiskaltzak, eta 12ren aurkakoa erretiratu zuen —absolbitu egin dituzte, beraz—.

'Herriko tabernak'. Balitekeherriko tabernen auziko zigorrak ere «uda baino lehen» berrestea Auzitegi Gorenak. Hala izango balitz auzipetuetako lauk espetxera itzuli beharko lukete. Era berean, 111 taberna konfiskatuko lituzkete.

Nafarroako gazteak. Maiatzean hamar gazte epaituko dituzte. Hamarna urteko zigorra eskatu du fiskaltzak.

Segurako operazioa. Urriaren 13an hasiko dira Auzitegi Nazionalean epaitzen ezker abertzaleko beste 34 kide. Auzi berean auzipetuta dagoen Hasier Arraiz, berriz, Bilbon epaituko dute, foruduna delako —datarik ez du oraindik—.

Askapena. Ahozko saioak aurtengo urtearen amaieran edo 2016aren hasieran has daitezkeela uste dute sei auzipetuek. Fiskaltzak seina urteko zigorra galdegin du.

Bateragune. Giza Eskubideen Europako auzitegian jarririko helegitea aztertu behar dute. Datorren urtean beteko lukete zigorra bost auzipetuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.