politika

Datozen egunetan jakinaraziko dute zein izango den EAJren lehendakarigaia

Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak ez du proposamenaren inguruko argibiderik eman gaur goizean egindako adierazpenetan. Batzordeak bere proposamena egiten duenean, alderdiko zuzendaritzak herrietara bideratuko du, eta ekainean bi itzulitan aukeratuko dute hautagaia, aurkezten diren guztien artean. 

2012ko maiatzaren 19a
12:15
Entzun

Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak gaur goizean adierazi du "literatura asko" dagoela Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan EAJren lehendakarigai izango denaren inguruan, eta onartu du proposamen ofiziala egingo duen batzordeak datozen egunetan jakinaraziko duela erabakia.

Radio Euskadin parte hartu behar zuen eztabaida saioaren aurretik adierazi du oraindik batzordeari proposamen bat  igortzeko lanetan ari direla.

Batzordeak bere proposamena egiten duenean, alderdiko zuzendaritzak herrietara bideratuko du, eta ekainean bi itzulitan aukeratuko dute hautagaia, aurkezten diren guztien artean. Lehen itzulian herrietan babes handiena jasotzen duten biak igaroko dira bigarrenera.

Astelehenean Egibarrek esan zuen Juan Jose Ibarretxek ez diola uko egin EAJko lehendakarigai izateari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.