Josu Uribetxeberria Donostiako ospitalean dago joan den asteazkenetik, minbiziak jota. Hori dela eta, Herrira-k mobilizazioak antolatu ditu Donostiako Ospitalearen inguruan datozen egunotarako. Asteartean, abuztuak 7, hamalau orduko mobilizazioa izango da, goizeko hamarretatik gauerdiraino. Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, berriz, ordubeteko elkarretaratzeak egingo dituzte Donostiako Ospitalearen aurrean, eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera. Mobilizazio horiez gain, ekitaldi gehiago prestatzen ari dela jakinarazi du Herrira-k.
Euskal gizarte osoari, erakunde politiko, sindikal eta sozial guztiei dei egin die Herrira-k Donostiako Ospitalera joateko, «Josu Uribetxeberria heriotzaren itxarongelatik ateratzeko bultzatzera eta gaixo dauden gainerako presoak aska ditzatela eskatzera».
Datozen egunotan mobilizazioak izango dira Donostiako Ospitalean, Herrira-k antolatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu