Politika

Datozen urteetan Nafarroako Foru Amejoramendu Legearen aldaketari ekingo zaiola espero du Uxue Barkosek

Kataluniako eta EAE Euskal Autonomi Erkidegoko estatutuen erreformaren inguruko eztabaida puri-purian dagoela-eta, datozen urteetan Nafarroako Foru Amejoramendu Legearen aldaketari ekingo zaiola espero du Uxue Barkos Nafarroa Bairen Espainiako Kongresuko diputatuak. Nafarroako estatutuaren erreforma ona ez ezik premiazkoa iruditzen zaio Barkosi, hain zuzen ere, lege hura onartzeko erabili zen prozedura beretik abiatuta. Izan ere, Amejoramendu Legea nafarrei bozka bidez berresteko aukerarik eman gabe jarri zela indarrean oroitarazi du.

2004ko apirilaren 20a
11:11
Entzun
"Foru Amejoramendua —olabait esatearren Nafarroako estatutua— izan zen Espainiako Estatu guztian herritarrek berretsi ez zuten bakarra. Egoera hori onartezina da; areago gure institituzio propioekin hain harro gauden nafarrontzat, eta, batik bat, kontuan izanda nazionalitate bati buruz, komunitatehistoriko bati buruz, ari garela. Aldatzen hasi beharra dago ez ohiko abiaburu horretatik hasita", esan du Barkosek Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan.

Nafarroa Baiko diputatua itxaropentsu agertu da estatutuen erreformari buruz legegintzaldi honetan har daitezkeen erabakiak direla eta. Izan ere, Espainiako Estatuko nazioetako indar abertzaleek Espainiako Kongresuan ordezkaritza handia dutela azpimarratu du Barkosek. Esaterako, egungo marko juridikoa itzulikatzearen aldeko diputatuak 50 inguru direla nabarmendu du. Ildo horretatik, indar abertzale horien arteko elkarlana garrantzitsua izango dela iritzi dio, eta zeharka bada ere pisu handia izan dezaketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.