Datua

2012ko ekainaren 1a
00:00
Entzun

HILDAKO LANGILEAK

Bost pertsona hil dira abiadura handiko trena eraikitzeko lanetan lau urtean.

2008ko uztailean. Araban, Luku herriko lanetan 51 urteko langile bat hil zen, metalezko egitura batek azpian hartuta.

2010eko abuztuan. Duran (Araba), 49 urteko langile bat zendu zen elektrokutatuta.

2010eko abenduan. Eskoriatzan (Gipuzkoa), behargin bat hil eta hiru zauritu ziren leherketa baten ondorioz.

2011ko martxoan. Antzuolan, Gipuzkoan, kamioi bat gidatzen ari zen behargin bat hil zen bihotzekoak jota.

2011ko irailean. 47 urteko langile bat hil zen Tolosan (Gipuzkoa), gidatzen ari zen kamioia bidetik aterata.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.