Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak "kezkagarritzat" jo ditu langabeziaren inguruan Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi dituen datuak. Azken hiruhilabetean 6.000 lagun gehiago daude beharrik gabe, eta langabezia tasa %13,4koa da. Dena den, Hego Euskal Herriak "Espainiako langabezia tasa baxuena" duela defendatu du Espainiako telebista publikoan egindako elkarrizketa batean.
Nafarroan "lana bultzatzeko neurriak" hartu direla azaldu duen arren, oraindik neurri gehiago hartu behar direla aitortu du Sanzek.
Biztanleria aktiboaren igoera EAEn
Datuok EAEn "kezkagarriak" direla onartu arren, baikortasunari eutsi dio Javier Ruiz Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak. Langabeziaren igoera alde batera utzi, eta biztanleria aktiboak ere gora egin duela nabarmendu du. Alegia, langabezia datuak "biztanleria aktiboaren igoeraren eraginez" hazi direla.