EUSKAL HERRIA

David Fernandez eta Arantza Quiroga, solasean

EAEko PPko presidentea Bartzelonako Euskal Etxean izan zen iragan astean, eta hizketaldia izan zuen CUPeko parlamentariarekin.

Fernandez eta Quiroga.
2013ko urriaren 7a
18:57
Entzun

Bi galdera egin zizkion Fernandezek Quirogari: "Zer uste duzu pentsatzen dutela Lasaren eta Zabalaren senideek Rodriguez Galindok jasotako tratu pribilegiatuaz? Non geratzen da zigorrak osotasunean betetzea?". Fernandezek berak jakinarazi duenez, Quirogak erantzun zion Zuzenbide Estatuak funtzionatu egiten duela.

Egunkaria auziaren "legez kanpoko itxieraren" eta jasandako torturen "inpunitatearen" aurrean Martxelo Otamendi kazeta zenaren zuzendariak zer pentsatzen duen ere itaundu zion Fernandezek Quirogari. PPko buruzagiak erantzun zuenez, jakina da non zegoen Euskaldunon Egunkaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.