ETA-ren armagabetzea

David Plari ‘Luhuso’ libururako egindako elkarrizketa, osorik

Konponbiderako ETAren ordezkaritzako kide David Plari libururako udazkenean egin zion elkarrizketa osorik jarri du bere blogean Enekoitz Esnaola BERRIAko kazetariak.

2018ko otsailaren 27a
19:11
Entzun

Hemen elkarrizketako pasarte batzuk:

- “Dena prest zegoen: azpiegitura, nazioarteko babesa, elkarrizketetarako gaiak eta ETAren ordezkaritza. Espainiako Gobernuak bere hitza bete izan balu, negoziazio mahaia 2011ko urriaren bukaeran abia zitekeen, baina ez zuen egin”.

- “Estatuak bazekien estrategia aldaketa ez zela amore-emate baten ondorio. Alderantziz, ezker abertzaleak bere helburuak lortzeko estrategia eraginkorrago bat eraiki nahi zuen. Baina, horretarako, gatazkaren ondorioak gainditzea zuen lehen geltokia. Eta Estatuak trena hor geldituko zela erabaki zuen. Horrela, Estatuak ezker abertzalearen eskema politikoa indargabetu zuen”.

- “[Armagabetze prozesua] ETAk garrantzitsua jotzen zuen nazioarteko inplikazioa, sinesgarritasuna emateko prozesuari. Eta NEB aukeratu zen, bi arrazoiengatik. Batetik, ordura arte su-etenaren egiaztatzean erakutsi zuen seriotasuna eta profesionaltasunarengatik. Eta, bestetik, euskal jendartearen eta euskal eragile nagusien aitortza zuelako jadanik”.

- “Hiru baldintza eman behar ziren [armagabetzerako]. Lehena, konponbide osoari zegokion. Bigarrena, armagabetzea operatiboki bideragarria izateko baldintzak sortzea. Eta, hirugarrena, ETAren izaerarekin koherentea zen armagabetze eredua bilatzea (…). Aldebiko negoziazioen aukera baztertu zenetik, armagabetzea burutzeko eredu ezberdinak aztertu izan ditu ETAk eta bere armak herriaren esku uzteko aukera horietako bat zen”.

- “Armagabetzean egin diren urratsak [ezker abertzalearen] Abian prozesuan finkatu zen norabidean doaz. Estatuen estrategia gainditu dugu, eta armagabetzea zama bat izatetik herri prozesua sustatzeko aktibo izatera igaro da”.

Elkarrizketa osoa, Lerro batzuk, Enekoitz Esnaolaren blogean.

Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizunaliburua salgai, BERRIA dendan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.