Auzitegi Nazionalak David Soto eta Haritz Ganboa aske utzi ditu, horietako bakoitzak 60.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Pablo Ruz epaileak hartu du erabakia, eta bermea ordaintzeaz gain, egunero euren burua aurkeztera derrigortuko ditu eta pasaportea kenduko die.
Askapenak idatzi baten bidez poza adierazi die kaleratuko dituzten biei eta bien senideei. Gogoan izan dute oraindik ere beste hiru kidek barruan jarraitzen dutela, ordea. Gabi Basañez, Walter Wendelin eta Unai Vazquez dira horiek, eta beraiek askatzeko eskatu dute. 700 lagun baino gehiagok osatzen duten kolektibo baten parte direla diote, eta beren eskubideak errespetatuak izan daitezen eta "Euskal Herrira, etxera lehenbailehen ekar ditzaten" denek hori aldarrikatubehar dutela esan dute. Horregatik, dei egin die euskal herritar guztiei euskal presoen alde egingo diren ekimenetan parte hartzeko, batez ere abenduaren 31n herrietan eta urtarrilaren 8an Bilbon.
Epaiketarik oraindik egin ez den arren, ez dutela deliturik egin akusatuek jakinarazi dute, eta "estatu inperialista baten biktimak" direla diote. Herrien arteko elkartasunik egon ezean inperialismoak suntsituko duela mundua eta bertan bizi diren herriak ere gaineratu dute.
Irailaren 30ean atxilotu zituzten biak, Askapenaren aurka egin zen polizia operazioan. ETAren nazioarteko frontea osatzea leporatu zien orduan epaileak, "atzerrian euren aldarrikapenentzako babesa biltzea" zutela helburu argudiatuz.
EUSKAL HERRIA
David Soto eta Haritz Ganboa aske utzi dituzte, bakoitzak 60.000 euroko bermea ordaindu ondoren
Irailaren 30ean atxilotu zituzten Askapenaren aurkako operazioan, ETAren nazioarteko frontea osatzen dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu