Gizartea

Dbuseko gidarigaiei euskaraz jakitea eskatzen zien prozedura baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiaren arabera, Donostiako Udalak B2 titulua izateko baldintza jarri izanak deialdiaren "funtsezko aldaketa" dakar.

Emakume bat autobusera igotzen. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 4a
13:03
Entzun

Dbuseko gidarigaiek euskaraz derrigor jakiteko baldintza kentzea ebatzi zuen iazko udan Donostiako Epaitegiak, autobusa gidatzeko hizkuntza jakitea «beharrezkoa» ez zelakoan. Orain, EAEko Auzitegi Gorenak berretsi egin du erabakia, argudiatuta euskarako B2 titulua izateko baldintza jarri izanak deialdiaren oinarriak aldatzen dituela.

Behin-behineko lan poltsa osatzeko deialdiaren arabera, gidarigaiek ez zuten poltsan sartzeko aukerarik izango "bi hizkuntzetako batean hitz egiteko nahikoa gaitasun agertu ezean". Aldiz, 2008tik indarrean zegoen araudiaren arabera, nahikoa zen "idatzizko eta hitz egiteko maila ona izatea eta esaldi sinpleak osatzeko gai izatea". Hala, aldaketa bidegabea zela iritzita, helegitea jarri zuen UGT sindikatuak, eta orain arrazoi eman dio Auztegi Nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.