Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia "irain eta kalumniengatik" salatu zuen Sos Arrazakeriak irailean, eta, horren harira, azaroaren 3an Gasteizko lehen instantziako 6. epaitegian aurkeztu beharko du De Andresek.
Zitazioak dio bi aldeak behartuta daudela epaitegira joatera, Fede Garcia plataformako kideak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.
Sos Arrazakeriak ia 80.000 euroko kalte-ordaina eskatzen dio De Andresi. Ahaldun nagusiak plataformari leporatu zion 1.252 etorkini "gezurrezko erroldatze agiriak" ematea. Haren esanetan, erroldatze horiek 13 milioi euroko kostua izan dute erakundeentzat.