EKONOMIA

De Andresek zergak igotzea proposatu dio Urkulluri; Garitanok zerga "justuagoak"

Lehendakariak ahaldun nagusiekin egin beharreko bilera errondari ekin dio gaur. Arabako ahaldun nagusiarekin aritu da lehenengo eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin ondoren. Jaurlaritzak esan du zerga poltikari dagokionez "garai berri bat" abiatu dutela bi bilera horiekin

2013ko urtarrilaren 23a
20:06
Entzun

Iñigo Urkullu lehendakaria Javier De Andres Arabako ahaldun nagusiarekin eta Martin Garitano Gipuzkoakoarekin bildu da gaur. Javier De Andresek bileraren ostean jakinarazi duenez zerga batzuk "modu neurtuan" igotzea proposatu dio Urkulluri, eta baita enpresen sorrera eta komertzioen irekiera arautzen duen legedia "liberalizatzea" ere.

Andresen hitzetan, aldundiek zerga bidez jasotzen duten diru kopuruak behera egin du nabarmen, eta fiskalitatea modu horretan aldatzea da irtenbide bakarra, gerora enplegua sustatu eta enpresei laguntzeko.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, aldiz, zerga "justuagoak" eskatu dizkio Urkulluri. "Gehien duenak gehiago ordain dezala", nabarmendu du Garitanok. Espainiako Gobernuaren murrizketei euskal erakundeetatik aurre egin behar zaiela ere esan dio ahaldun nagusiak Urkulluri. "Herri gisa" erantzuteko deia egin dio.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, zerga politikari dagokionez "garai berri bat" abiatu dute bi bilera horiekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.