Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera deitu du Luis de Guindos Ekonomia ministroa, Bankia auzian lekuko gisa azalpenak eman ditzan. Bederatzi lagun deitu ditu otsailaren 18rako. Haien artean da Jose Ignacio Gorigolzarri Bankiako presidentea ere.
Rodrigo Rato eta Angel Acebes PPko ministro ohiak auzipetuta daude, iruzur egin zutelakoan. Ustezko iruzurra Bankia burtsara atera zen garaian egindakoa da.
Bankiak bost delitu egin dituen ikertuko dituzte: iruzurra, bidegabeko jabetzea, kontabilitate delitua, administrazio desleiala eta dokumentuen faltsutzea.