Iñaki de Juana Chaos euskal presoa 2005ean askatzea hobe izango zela aitortu zion duela hiru urteAlfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak Eduardo Agirreri, AEBek Espainian zuten enbaxadoreari. Hala zabaldu du Wikileaks atariak,Espainiako Gobernuak Washingtongo Estatu idazkaritzari igorritako sekretupeko informazioaren berri emanez. «Perspektibarekin begiratuta, hobe izango zen De Juana 2005ean aske uztea». Hala adierazi zion Rubalcabak Agirreri, atariak jakitera eman duenez.
De Juanak 2005ean zigor osoa bete eta kalera irten behar zuen, baina orduko Justizia ministroak ez zuen nahi «hiltzaile bat» aske uztea, Rubalcabak AEBetako enbaxadoreari adierazi zionez. Hori dela eta, ETAko kideak espetxean jarrai zezan, haren aurka «oinarri sendo eta argirik gabeko beste kausa batzuk» zabaltzea erabaki zutela aitortu zien Barne ministroak AEBei. Bi urte geroago, Espainiako Gobernua De Juana aske ez uzteko hartutako erabakia «ordaintzen» ari zela gaineratu zuen.
De Juanak 2005ean irten behar zuen kalera, zigor osoa bete ostean, baina kaleratzea saihesteko zigor prozedura berria ireki zion Auzitegi Nazionalak Gara egunkarian idatziriko bi iritzi artikulurengatik. Erabaki haren aurka protesta egiteko gose grebari ekin zion euskal presoak, eta Donostiako ospitalean ingresatu behar izan zuten, hil edo biziko egoeran.
Wikileaksek zabaldu duenez, Rubalcabak AEBei aitortu zien gobernuak De Juana gose grebanhiltzea saihestu nahi zuela, presoa «ETAren gazteria erradikalaren martiribilaka» ez zedin. Hala, bere borondatearen aurka elikatzeko erabakia gobernuak bere kabuz hartu zuela aitortu zuen Rubalcabak, eta ETAk ez ziola «inolako presiorik» egin.Gainera, Rubalcabak AEBei adierazi zienez, gobernuak uste zuen ordurako erakunde armatuak ez zuela De Juana aintzat hartzen eta, aske utziz gero, ez zela berriro ETAn sartuko.
2007an Espainiako Auzitegi Gorenak De Juanari kartzela zigorra hiru urtera jaistea erabaki zuenean, Espainiako Gobernuak bazekien erabaki hura «polemikoa» izango zela, Rubalcabak AEBetako enbaxadoreari adierazi zionez.
Areago, Wikileaks atariko informazioaren arabera, Barne ministroak AEBetako enbaxadoreari aitortu zion Espainiako Gobernuak ez zuela jakin iritzi publikoari azaltzen De Juanak zigor osoa betea zuela eta betetzeke zuen espetxe zigorra Gara egunkarian idatzitako bi iritzi artikulurengatik zela.
De Juana Chaos 2005ean askatzea hobe izango zela aitortu zien Rubalcabak AEBei
Wikileaksek dioenez, barne ministroak esan zuen presoaren aurkako kausa berriek ez zutela «oinarri sendorik»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu