De Juana elikatzeko “poliziaren laguntza” eska dezaketela adierazi die medikuei Auzitegi Nazionalak

Iñaki De Juana elikatzeko “poliziaren laguntza” eskatzea zilegizkoa dela gogoratu die Auzitegi Nazionalakk presoa zaintzen ari diren medikuei. Halaber, lasaigarriak emateko baimena ere berretsi die. Astelehenero De Juanaren osasun egoerari buruzko informazioa zabaltzeko eskatu die.

2007ko otsailaren 6a
14:18
Entzun
Madrilgo Urriaren 12ko Ospitaleko medikuek Iñaki De Juana elikatzeko “poliziaren laguntza” eska dezakete behar izanez gero. Urriaren 12ko ospitaleko medikuek Iñaki de Juanaren kasuan zer nolako neurriak hartu behar zituzten galdetu zioten lehengo astean Espainiako Auzitegi Nazionalari, eta horixe izan da jaso duten erantzuna. Auzitegi Nazionalak dio neurri hauek hartzea zilegizkoa dela “presoa bizirik mantentzeko” balio baitute.

Bestalde, Audientzia Nazionaleko Areto Penaleko Batzarrak datorren astean aztertuko du Iñaki de Juanak jarritako erreguzko helegitea. Helegite horretan bere erabakian atzera egiteko eskatzen dio De Juanak Audientzia Nazioanalari, eta baldintzarik gabe libre uzteko.

Iñaki De Juana ETAko presoa 2005eko abuztuan zen espetxetik ateratzekoa, baina Auzitegi Nazionalak beste 12 urterako espetxe zigorra jarri zion garai hartan argitaratu zituen bi iritzi artikukuengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.