Politika

De Juana elikatzen hasi dira, bere borondatearen kontra

Iñaki De Juana presoari zunda nasogastrikoa jarri zioten atzo, bere borondatearen kontra, Etxeratek jakinarazi duenez. Eskuak oheari lotu dizkiotela salatu du Etxeratek. Azaroaren 7tik gose greba mugagabea egiten ari den presoa Madrileko 12 de Octubre erietxean daukate, eta medikuek diotenez "bat-bateko heriotza jasateko arrisku larria du".

2006ko abenduaren 12a
16:35
Entzun
Gara -n idatzitako iritzi artikuluengatik 12 urte eta zazpi hilabeteko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak De Juanari, eta epaiaren kontra gose greba mugagabea hasi zuen. Epaiketa hasi aurretik ere beste gose greba bat egin zuen -63 egunekoa-, eta beraz, bigarrena hasterako ahulduta zuen gorputza.

Gose greban zegoen bitartean ziegan bakarrik egon nahi zuela, eta ez zuela mediku azterketa eta laguntzarik nahi azaldu zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak kontrako norabideko erabakia hartu zuen, ordea, atzo, eta atzo bertan hasi ziren presoa elikatzen, zunda nasogastrikoa jarrita.

Etxeratek PSOEren esku dagoen Espainiako Gobernuari leporatu dio presoaren egoera. "PSOEri ez zaio aski 1973ko, hau da, Frankismo aroko legedia. Legedi harekin kondenatu baitzuten gure senide preso politiko donostiarra eta, kondena oso-osoa urrundurik, bakarturik, bizi baldintzarik gogorrenetan, hamarnaka jipoi jasanez… betearazi ostean ez dute askatu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.