Presoak

De Juana sostengatzeko 24 orduko baraua egiten ari dira Demoak Baionan

Baionako katedralak behin baino gehiagotan ezagutu ditu euskal herritarren baraualdiak: besteak beste, Burgosko auziagatik, Seaskaren alde, errefuxiatuen eskubideak errespetarazteko, edota GAL geldiarazteko. Aldi honetan, Iñaki de Juana preso politikoaren egoera salatzeko 24 orduko baraualdia egiten ari diren Demoak aterbetu ditu. Ur botila eta lo egiteko zakuen ondoan afitxa andana bat jarriak dituzte: =iEz dezagun utzi De Juana hiltzen!=i, =iEz dezagun utzi bake prozesua hiltzen!=i. Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere elkartasun ekintzak egiten ari dira.

2006ko irailaren 23a
13:22
Entzun
Goizeko 10:30etan jarri dira katedralean hamar bat lagun, Demoen ezaugarri den t-shirt horia jantzita, eta han izango dira, baraurik, bihar goizeko 10:30 arte. De Juanak gaur 48. gose greba eguna duela eta jasaten ari den tratua salatu nahi dute.

Ekintza sinbolikoa, ezinbestekoa zaiena: “Espania eta Frantziak Euskal Herrian piztu zuten gatazkaren bortizkeria beraien eskutik sortu dela agerian uzten du egoera honek”, argi nahi izan du Gorka Torre Demoen bozeramaileak. “Guk hain zuzen, zuzentasunean oinarritu borroka batekin aintzinera segitu behar dugu. De Juana askatu behar duten bezala, euskal preso politiko guztiak dituzte askatu behar. Prozesu batean gaudela garai hauetan, amnistiaren ordua etorri da. Espainiako Estatuaren jarrera onartezina da. Urratsak eman behar ditu”.

Bisitari andana bat heldu dela Katedralera, Demoak bozgoragailu horretaz baliatzen dira mezu honen baita gehiagoren azaltzeko. Instalatzen hasi direlarik, lekuko apeza etorri zaie zertan ari ziren galdegitera. Demoek dena esplikatu eta, hor utzi ditu, apezpikua abisatuko zuela gaineratuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.