Goirizelaiak garbi esan du: "Espainiako Gobernua da De Juanaren egoeraren arduradun zuzena". Larri dago presoa oso, eta edozein momentutan, atzera bueltarik gabeko ondorioren bat izan dezakeela ohartarazi du Goirizelaiak. PSOEri "ardura politikoz" jokatu, eta presoa aske uzteko exijitu dio, horretarako "aukera eta bitartekoak" badauzkalako.
De Juanari bihotzekoak emateko arriskua handia da, eta egoera begetalean utzi dezaketen infekzioak sortzeko ere aukerak badaude. Egoera horretan, presoa bere gogoz kontra elikatzea "tortura" modu bat dela ohartarazi du Goirizelaiak. Eskuak lotzen dizkiote 12 orduz.
Goirizelaiak azaldu duenez, Batasunaren iritzian ulertezina da De Juanari 12 urte eta erdiko espetxe zigorra jarri izana, bi iritzi artikulu "idatziz adierazpen askatasuna baliatzeagatik". Garbi dauka, iritzi emailea beste bat balitz zigorra ez litzatekeela berbera izango, eta De Juana delako zigortu dutela salatu du.
Guzti hori kontutan hartuta, Etxeratek biharko deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera dei egin du Batasunak ere.
Euska presoak
De Juana torturatzea leporatu dio Goirizelaiak Espainiako Gobernuari
Iñaki De Juana Chaos presoak 52 egun daramatza gose greban eta bere egoera oso larria dela gogorarazi du gaur Batasuneko eledun Jone Goirizelaiak. Egoera horrekin amaitzeko modu bakarra presoa aske uztea dela azpimarratuz, horixe egiteko eskatu dio Goirizelaiak, horretarako "aukerak eta bitartekoak" dituen Espainiako Gobernuari. Salatu duenez, presoa bere gogoz kontra elikatuz hura torturatzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu