Herenegun hasi ziren De Juana bere gogoz kontra elikatzen, eta ordutik eskuak oheari lotuta dauzka Madrilgo 12 de Octubre erietxean daukaten presoak. Bi iritzi artikulu idazteagatik 12 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta hori salatzeko hasi zuen gose greba. Epaiketaren aurretik ere gose greba luzea egin zuen.
Aranzabalek egoera larria dela nabarmendu du gaur irratian, eta presoa berehala askatzeko eskatu du.
Euskal presoak
De Juanak hiltzeko arriskua duela ohartarazi dute medikuek
Iñaki De Juana Chaos euskal presoak "bat-batean hiltzeko arriskua" duela jakinarazi diote medikuek presoaren familiari eta lagunei. Haren senide Irati Aranzabalek jakinarazi du hori Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, eta presoa berehala askatzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu