Presoak

De Juanaren aldeko elkarretaratzeak egiten ari dira Donostiako udaletxe aurrean, egun osoan

10:00etan hasi eta 21:00ak arte txandaka-txandaka Donostiako udaletxe aurrean elkarretaratzeak egiten ari dira Iñaki de Juana Chaos euskal preso donostiarraren egoera salatzeko. Alde Zaharreko hainbat tabernarik egingo dute lehen elkarretaratzea eta, ondoren, alde zaharreko bizilagun, dendari, arrantzale, gazte asanbladako kide eta beste hainbat taldek hartuko diete txanda iluntzera arte. Iñaki de Juana Algecirasko espetxetik erietxera eraman zuten atzo. Gose greban 44 egun bete zituen atzo, gaur du 45.eguna.

2006ko irailaren 20a
18:10
Entzun
Iñaki de Juana Chaos euskal preso donostiarrak duela 45 egun hasi zuen gose greba. Joan den igandean plazaratu zuen BERRIAk irailaren 11n –gose grebaren 35.egunean– espetxean idatziriko Iñaki de Juana Chaosen jasotako Ene protestaren zergatiak gutuna. "Horrenbesterainoko bidegabekerien kontra jaiki, errebelatu eta borrokatzeko bizi-premia larriak" eraman du protestara, gutunean kontatzen duenez. "Gose greba dut 'aski da!' esan eta mahaian ukabilkada sinbolikoa jotzeko eskura daukadan modu bakarra".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.