Presoak

De Juanaren egoera "fisiko zein prozesala larria" dela salatu du Europako Abokatu Demokraten elkarteak

90. egun bete ditu bigarren gose greban. Aurretik beste 63 egin zituen bere borondatez elikagairik hartu gabe.

2007ko otsailaren 3a
16:02
Entzun
De Juanaren egoera larria dela salatu dute Begoña Lalanak eta Julen Arzuagak EAD Europako Abokatu Demokraten elkartearen izenean. Han justu, erakunde hori osatzen duten hamar sekzioek onartutako agiriaren berri eman dute.

Esan bezala, presoaren egoera larria dela salatu dute, eta ez bakarrik duela 90 egunetik gose greban dagoelako, eta Madrilgo 12 de Octubre erietxeko medikuek "berehala" hiltzeko arriskua duela diotelako. Larria baita ere, bizi duen egoera prozesalagatik, Espainiako Justiziakk haren kontra gehiegikeria handia egin duela uste dutelako.

Ildo horretatik, batetik salatu dute De Juana Gara-n idatzitako bi artikulurengatik 13 urteko espetxera zigortzea gehiegikeria dela, besteak beste, atxiki dioten delitua tipifikatu gabe dagoelako."Espainiako Konstituzioko 25. artikuluak eta Kodpe Penaleko lehenak modu eztabaidaezinean agintzen du ezin dela delitu gisa tipifikatu gabeko ekintza bat epaitu", azpimarratu du Lalanak. "De Juanaren kontrako epaiak ez du mehatxu delitu gisa tipifikatutako inolako ekintzarik agertzen".

Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak De Juanari espetxea arintzeko neurrien kontrahartutako erabakia ere gehiegikeria dela iritz diote, formetan zein edukian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.