Iñaki de Juana preso donostiarrak orain bezala jarraituko du: behin-behinean espetxeratua, Madrilgo 12 de Octubre erietxeko gela batean Poliziaren zaintzapean, eta bortxaz elikatua izatean.
Hala berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak, eta atzera bota du De Juanaren abokatuaren helegitea. Presoaren osasuna arriskuan jartzen duena ez dela espetxeratua egotea ebatzi du tribunalak, baizik eta "ezer ez jateko borondateak"; hots, De Juana bera dela bere egoeraren arduradun.
Gaur 95 egun hasi zuen gose greba, eta 12 de Octubreko medikuek ohartarazi izan dute une batetik bestera hiltzeko arriskua duela. Hori horrela izanik, De Juanaren espetxe egoera arintzearen alde zeuden bi iritzi artikulurengatik 12 urte eta 7 hilabeteko zigorra ezarri zioten Auzitegi Nazionaleko epaileak, hirugarren gradua edo antzeko aringarriren bat emateko prest.
Auzitegi Nazionaleko zigor ataleko beste epaile batzuk,ordea, horren kontra zeuden, eta asmo horren berri izan zutenean Zigor Sala osoaren bilkura deitu zuten erabaki hori hartzeko. De Juana dagoen bezala edukitzaren aldekoek irabazi zuten. Gaur ere Zigor Salako osoko bilkurak aztertu du helegitea, eta atzera bota dute.
De Juanak kalean behar zuen ETAko kide izateagatik eta hainbat hilketa egiteagatik jarri zioten zigorra beteta. Kalera irtetzeko zorioan zela, ordea, haren kontrako beste auzi bat ireki zuen Auzitegi Nazionalak Gara-n idatzitako bi iritzi artikuluren harira, eta best e12 urteeta 7 hilabeteko zigorra ezarri zioten. Hori salatzeko dago gose greban.
Presoak
De Juanaren espetxe egoera arintzearen kontra egin du berriz Auzitegi Nazionalak
Gaurkoa 95. eguna du gose greban preso donostiarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu