Presoak

De Juanaren espetxe egoera ez aldatzea erabaki du Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak

Lau epailek soilik bozkatu dute arintzearen alde; 12k kontra. Arintzearen alde bozkatuk duten lau epaileetatik De Juanari azken zigorra ezarri ziotenak dira. Fiskalak De Juana etxean preso izatea eskatu zuen atzo, “hiltzeko arrisku handia” duela-eta. Bigarren gose grebaren 80. eguna du gaurkoa De Juanak.

2007ko urtarrilaren 25a
16:50
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki de Juana presoaren espetxe egoera ez aldatzea erabaki du, Fiskaltzaren iritziaren kontra. "Hiltzeko arrisku handia duela-eta" De Juana espetxetik atera eta etxera eramateko eskatu zuen atzo fiskalak, eta etxean Poliziaren zaintzapean edukitzekoa.

De Juanaren kasuko hiru epaileek hala eskatuta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako epaile guztiak batu dira gaur eskaera horren inguruko erabakia hartzeko. Azkenean, presoaren egoera ez arintzea erabaki dute; hots, espetxe zigorrari eustea. Lau epailek arintzearen alde bozkatu dute, eta 12k kontra. Alde bozkatu dutenetatik hiru _Manuela Fernández Prado, Angel Hurtado y Carmen Paloma González Pastor- mehatxu delituagatik De Juana epaitu eta ia 13 urteko zigorra ezarri ziotenak dira. Laugarrena Clara Bayarre.

Erabakia hartzeko eskuatn izan dute 12 de Octubre ospitalaren mediku txostena, baita Espainiako Fiskaltzaren, AVTren eta defentsaren eskaerak ere. 12 de Octubrek astelehenean bidali zion txostena eta presoa “hiltzeko arrisku handia” dagoela zioen. Medikuek ez dute baztertzen, gainera, presoa “bat-batean hiltzea”. Izan ere, De Juana oso larri dago. Bigarren gose grebaren 80. eguna du gaurkoa.

Hori dela-eta, Auzitegi Nazionalak Espainiako Fiskaltzari eta AVTri iritzia eskatu zien, orain dela hilabete batzuk De Juana epaitu zuenean Fiskaltza eta AVT epaiketan parte izan zirelako (zigor eskaerak egin zituzten). AVTk kartzela zigorra mantentzea eskatu du eta De Juana elikatzera behartzea, osasun egoerak okerrera egiten badu. Espainiako Estatuari “xantaia” egiten ari zaio De Juana, AVTren ustez. Fiskaltzak, berriz, etxera eramatea eskatu du baina han edukitzea preso, poliziek zainduta.

Defentsak -Alvaro Reizabal abokatuak- herenegun Auzitegi Nazionalean presoa behin-behinean aske uzteko idatzia sartu zuen. “Giza arrazoiak” aipatu zituen Reizabalek, baita presoak ihes egiteko “aukerarik eza” ere. De Juanaren amaren osasun fisiko txarra ere aipatu zuen idatzian. Eskaera horretaz gain, defentsak Auzitegi Gorenera helegitea sartuta du, azken epaiketan Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiren kontrakoa, eta De Juana libre uztea eskatzen du.



Preso donostiarra azaroaren 24tik dago 12 de Octubre Madrilgo ospitalean, zaintzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.