euskal presoak

De Juanaren helegitea atzera bota du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Bere borondatearen kontra Iñaki De Juana Chaosi mediku kontrolak egiteko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta baita De Juanaren ziega berean beste preso bat jartzeko baimena ere. De Juanak helegitea jarri zuen erabakiaren kontra, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du onartu helegite hori.

2006ko abenduaren 11
17:51
Entzun
Iñaki De Juanak 34 egun daramatza gose greban, eta larri dago osasunez. Gose greban zegoen denboran ez zuela osasun azterketarik egiterik nahi jakinarazi zuen, eta denbora horretan ziegan bakarrik egon nahi zuela azaldu zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskari horren kontrako erabakiak hartu zituen, ordea. De Juanari beharrezkoak diren azterketak egiteko baimena eman zuen. Gainera, presoari zerbait gertatuz gero abisua emateko beste preso bat ziega berean jartzeko agindua ere eman zuen Auzitegiak.

De Juanak helegitea jarri zuen erabaki horien kontra "presoaren askatasuna" zapuzten dutela iritzita. Gainera, bi preso ziega berean jartzeak bien egoera okertu dezakeela dio helegiteak, bigarren hori "pertsonal espezializatua" ez delako.

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du onartu helegitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.