Espainiako Poliziak pasa den larunbatean Iñaki de Juana preso ohiari Donostiako Alde Zaharrean egindako omenaldian zeuden hainbat lagun identifikatu ditu, polizia iturriek albiste agentziei agertu dietenez. Hala ere, ustez De Juanak idatzitako eskutitza irakurri zuen emakumezkoa zein zen ezin izan dute oraingoz zehaztu. Honen harira, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epaileak Poliziari txostena eskatu dio, eskuitzean “terrorismoa goratzen” den ikertzeko.
Bestalde, Donostiako Udalak Alderdi Ederren, terrorismoaren biktimei eskainitako monolitoan omenaldia egin die Iñaki de Juana Chaosi leporatutako atentatuetan hil ziren 25 lagunei. Odon Elorza Donostiako alkatearekin batera Udalean ordezkaritza duten PSE, EAJ, EA, PP eta EB-Aralarreko kideek beren babesa adierazi die biktimei.Haiekin batera ekitaldian parte hartu dute indarkeriaren jomuga izan diren Gorka Landaburu kazetariak eta Barbara Dürhkop eurodiputatuak, besteak beste.
Iñaki de Juanari leporatutako atentatuetan hildako 25 pertsonen omenez, 25 arrosa zuri utzi dituzte Alderdi Ederren dagoen biktimen monolitoaren alboan. Pasa den larunbatean irten zen Madrilgo Aranjuez espetxetik. Omenaldiaren ostean, ElorzakDe Juanari biktimei sentitzen duten samina aitortzeko eskatu dio.
Politika
De Juanaren omenaldiko parte-hartzaileetako zenbait identifikatu ditu Espainiako Poliziak
De Juanaren izenean eskutitza irakurri zuen emakumezkoa zein zen, ordea, ez dute identifikatu. Bestalde, Donostiako Udalak lore-eskaintza egin die De Juanari leporatutako atentatuetan hildako 25 pertsonei Alderdi Ederren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu