Espainiako Auzitegi Nazionalak "presoa kontrolatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak" hartzeko baimena eman dio Espetxe zuzendaritzari, gaur kaleratu duen autoan. Haien artean, ziegan beste preso batekin jartzeko aukera aipatuz. De Juanak zeldan bakarrik egon nahi du gose greban dagoen artean, baina zerbait gertatuz gero SOS mezua emango lukeen norbait presoaren alboan egotea nahi du Espetxe Zuzendaritzak. Gainera, beharrekoa ikusiko balute, presoa erietxera eramateko baimena ere eman du auzitegi horrek.
Gara-n argitaratutako bi iritzi artikulu direla-eta epaiketa egin diote berriki de Juanari. Epaiketa egin aurretik bi hilabete pasa egon zen ezer jan gabe. Epe horretan, bere borondatearen kontra elikatu zuten. Epaiketa hasi aurretik utzi egin zion gose grebari, baina epaia jakin zenean berriz ekitea erabaki zuen. Izan ere, 12 urte eta erdiko espetxe zigorra jarri zioten.
Horregatik guztiagatik, presoaren gorputza "ahulduta" dagoela dio Espetxe Zuzendaritzak, eta "hainbat organo kaltetuta" dituela diote.
Euskal presoak
De Juanari mediku kontrolak egiteko baimena eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Duela hamar egun bigarren gose greban abiatu zuen Iñaki de Juana euskal presoari "beharrezkotzat jotzen diren mediku kontrol guztiak" egiteko baimena eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Espetxe Instituzioen Zuzendaritzari. De Juanak ez ditu kontrol horiek onartzen. Espetxe zuzendaritzaren arabera, De Juanak "kaltetuta ditu hainbat organo".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu