Ingurumena
Deba ibaian hilik aurkitutako arrainak zianuro isuri batekin pozoindu ziren
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako analisiek baieztatu dutenez, joan den abuztuaren 5ean Deba ibaian hilik aurkitu zituzten arrainak zianuro isuri batekin pozoindu ziren. Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapenarako diputatuak jakinarazi duenez analisiak Deba ibaitik jasotako uren laginekin egin dira.
Laginak Fraisoro laborategian aztertu dira. Gipuzkoako Foru AldundiaFraisoro laborategiaren jabe da. Analisien emaitzak baieztatu dutenez uretan zianuroa zegoen. Zianuro isuriaren ondorioz hainbat aingira eta loina hil ziren. Jada emaitzak ezagututa teknikoak zianuro isuriaren jatorria aztertzen hasiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu