Dignidad y Justicia elkarteak eskatu zuen batzarra debekatzeko, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak halaxe egitea erabaki du, fiskalak kontrakoa eskatu arren.
"Euskal Herriak bere burua antolatzeko duen eskubidearen aurkako erasoa"
Udalbiltzak prentsaurrekoa eman du debekuaren ondoren, eta debeku hori "Euskal Herriak bere burua antolatzeko duen eskubidearen aurkako erasoa" dela azaldu dute. Gainera, ez dute ulertzen 2004ean eta 2005ean arazorik gabe batzarrak egin ostean aurten batzarra debekatzea.
Debekuak debeku, lanean jarraituko dutela ohartarazi du Udalbiltzak: "Jakin dezaten, aurrera jarraituko dugula Euskal Herriko udal hautetsi guztiak bilduko dituen instituzioaren alde lana egiten eta prozesu politikoaren aldeko eragile aktiboa izaten. Ez dugu ukatuko oztopoak jarri ahal dituztela eta esate baterako, indarraren inposaketaz biharko batzar nagusia ez dago egiterik. Baina Udalbiltzaren garaia heltzen ari da. Euskal Herriaren garaia heltzen ari da eta herri honen borondatearen kontra ez dute arrakastarik izango".
Politika
Debekuen gainetik lanean jarraituko duela azaldu du Udalbiltzak
Batzar Nagusia egitekoa zen bihar Udalbiltza, Beasainen, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak batzar hori debekatu egin du. Udalbiltzaren jarduera ez dagoela debekatuta esanez, batzarra ez galarazteko eskatu zion Juan Moral fiskalak Auzitegi Nazionalari. Hala ere, batzarra debekatu egin du auzitegiak. Debekua salatzeko, elkarretaratzea deitu du Goierriko herritar talde batek, 10:30ean Beasaingo udaletxe aurrean, =i Eskubideak oinarri, Euskal Herriko instituzioaren alde =i lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu