Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak arratsaldean jakinarazi du defizit publikoa jaisteko akordioa lortu duela estatuko erkidegoko presindenteekin. "Aho batez" onartu dute, Raxoiren arabera.
Erkidego guztietako presidenteak harekin gaur goizean elkartu dira Madrilen, tartean Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, erkidegoen egoeraz eta, batez ere, gai ekonomikoez eztabaidatzeko.
Bosgarren aldia izan da bilera hori egin dutena, eta egoera ekonomikoa eta enplegua izango dute hizpide. Ez, ordea, erkidego batzuek beste batzuei eman beharreko diru kopurua, Espainiako Gobernuak uste baitu ez dela horretarako garaia.
Lopezek "hazkundeaz" hitz egiteko nahia azaldu du, "ez soilik doitasunaz". Nafarroako Parlamentuak mozio bat onartu zuen atzo, Barcinari eskatuz hazkunde ekonomikorako neurriak defenda zitzala Madrilen.