Deiadar manifestaziora deitu dute hilaren 31rako
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestaziora deitu dute martxoaren 31rako, hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatzeko. Baionan egingo dute protesta, baina ez han soilik, hizkuntza gutxituak dituzten Frantziako beste herrialde batzuetara ere zabaldu baitute deialdia: Herrialde Katalanetara, Korsikara, Bretainiara, Okzitaniara eta Alsaziara. Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak diote Frantziako Senatuko hizkuntza gutxituen lege proposamena, nahikoa ez izateaz gain, euskararentzako «atzerapausoa» dela. Legea «interpretazioetarako irekia» geratzen dela esan dute, eta horrek neurriak gutxitzeko aukera ematen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu