Deiadarra sostengatu dute Euskaltzaindiak, LABek, Ikas-Bik eta Batera-k

Ofizialtasuna, lege geriza eta Frantziak Europako hizkuntza gutxituen ituna berrestea galdegin dute

Aitor Renteria.
Baiona
2012ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Gero eta handiagoa da Deiadarrari sostengua helarazi dioten eragile eta egituren zerrenda. Euskaltzaindiak gogorarazi du orain hemezortzi urte eskatu ziola Frantziako Gobernuari euskarari ofizialtasuna onartzeko Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Geroztik ukazioa nagusitu dela adierazi du Euskaltzaindiak.

Batera plataformak ere bat egin du ofizialtasun aldarriarekin, Europako hizkuntza gutxituen ituna berrestekoeta lege geriza emateko eskatuz. Ikas-Bi elkarteak jarrera aldatu eta manifestazioarekin bat egitea deliberatu du. LABek nabarmendu du euskarak ofizialtasuna behar duela bizirik iraun eta garatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.