Deklaratzeari uko egin diote hiru euskal presok
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren hiru euskal presok uko egin diote deklaratzeari, azaldu dutenez, auzitegi horren «zilegitasuna» ez dutelako aintzat hartzen. Daniel Pastor, Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriaren aurkako epaiketa egiten ari dira Auzitegi Nazionalean. 2007an Sestaoko epaitegietan (Bizkaia) lehergailu bat jartzea leporatzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu