USTELKERIA PP-N

Del Burgok berretsi du PPren bitartekari aritu zela alderdiko bi kideri dirua ematean

PPko diputatu ohiaz gainera, Calixto Aiesa Nafarroako Osasun kontseilari ohiak eta Santiago Abascal  EAEko PPko buruzagi ohiak eman beharko dizkiote azalpenak, gaur, Pablo Ruz epaileari, lekuko gisara, Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren ustezko paperetan agertzeagatik. 

2013ko maiatzaren 21a
19:05
Entzun

Jaime Ignacio del Burgo PPko diputatu ohiak Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratu behar izan du, PPko diruzain ohi Barcenasen ustezko paperetan agertu zela eta. Dokumentu horiek argitaratu bezain laster onartu zuen dirua jaso zuela, eta oraingoan ere ez du ukatu, baina bitartekari lanak egin zituela berretsi du; ez zen berarentzat. 26.429 euro jaso zituen guztira Del Burgok, baina betiere PPko bi kideren esku jartzeko. 3.000 euro (500.000 pezeta) Elena Murillo UPNko zinegotziarentzat zirela berretsi du, ETAk etxean eragin zizkion kalteak konpontzeko. Del Burgo "harro" dago gainera, "une gogor horietan alderdiak sentsibilitatea" izan zuelako alderdikieei laguntzeko. Murillok baieztatu egin zuen Del Burgok dirua eman ziola.

Bigarren diru partida Calixto Aiesarentzat izan zen. Diru hori "kalte-ordain" gisa eman zion alderdiak Aiesari Der Burgoren bitartez, deklaratu duenez, bere garaian mediku kontsulta ixteagatik Nafarroako Gobernuan Osasun kontseilari izateko. Del Burgok bere "zintzotasuna" defendatu du.

Aiesak ere gaur deklaratuko du. Berak aitortua du 23.439 euro jaso zituela 1991 eta 1992 artean. Haren edo Del Burgoren izenean zeuden ordainketak, Luis Barcenas PPko diruzain ohiak jasotako kontabilitatean. Aiesak argudiatu zuen kontseilari izendatu zutenean bere kontsulta itxi egin behar izan zuela eta horrek "kalte larria" eragin ziola ekonomikoki. PPk "behin-behineko ordainak" egin zizkion, egoera ekonomiko berrira egokitu arte.

Abascalek ere gaur emango ditu azalpenak. PPko ustezko kontabilitate ezkutuaren arabera, 1999ko uztailean bi milioi pezeta —12.000 euro— ordaindu zizkion PPk Abascali, haren saltokiari hainbat Molotov koktel jaurti zizkiotela-eta kalteak konpontzeko.

Matas ere, deklaratzera

Jaume Matas Balear Uharteetako (Herrialde Katalanak) Gobernuko presidente ohiak ere gaur deklaratuko du PPko ustezko ustelkeria auzian. Luis Barcenasen paperen arabera, 8.400 euro jaso zituen Matasek 2003ko apirilean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.