Politika

Del Rioren kontrako mozioa erretiratu du Lizarrako alkateak

Begoña Ganuzak bihar udal ordezkariak eztabaidatzekoak ziren mozioa gai zerrendatik kendu izanak agerian utzi du UPNren zuzendaritza.

2013ko azaroaren 6a
16:50
Entzun

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek esan duenez, Tafallaren kasuan —Ines del Rioren sorlekua—, mozio horren aurkezpena “soberan justifikatua eta funtsatua” zegoen, eta “agian” “ulergarria” da Lizarrako Udalean mozioa erretiratzea. Lizarrako alkatearen arabera, “ez da instrumentalizazio politikoa egin behar” gaiaren inguruan.

Hain zuzen, Tafallako mozioak tenkatu zituen are gehiago PSNren eta UPNren arteko harremanak. PSNko ordezkariek Tafallako osoko bilkuran ez egotea erabaki zuten, eta orduan Sergio Sayas UPNren antolaketa idazkariak “jarrera koldar eta ulertezina” kritikatu zuen. UPN eta Nafarroako Gobernua “erabat ados daude ETAren ekintzak gaitzestearekin, eta bereziki terrorista honenekin, Tafallan egin zen bezala”, eta beraz, Tafallako osoko bilkuran gertatutakoak “nahikoa tristeak eta larriak” izan ziren “gutxienez gogoeta egiteko”, Sanchez de Muniainen ustez. PSNren jarrera “mugarri” izan da bi alderdien arteko harremanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.