euskal herria

Delitu kopurua gutxitu egin zen iaz EAEn

Eusko Jaurlaritzak urteko balantze "ona" egin du, eta gutxitze horretan "ekintza terrorista guztien amaierak" zerikusia izan duela azpimarratu du.

2012ko otsailaren 21a
17:35
Entzun

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak jakinarazi du EAEko delitu eta falta kopurua ia %3 gutxitu zela iaz. Datuen balantze "ona" egin du. "Euskadi segurua da", gaineratu du.

Guztira 85.778 delitu eta falta izan ziren iaz, duela bi urte baino 7.000 gutxiago.

"Ekintza terrorista guztiekin amaitu" dutela nabarmendu du Aresek, eta horrek eragina izan duela delitu eta falta kopuruaren gutxitzean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.