poliTIKA

Demoen azken zerbitzua

Lapurdiko Biltzarraren erabakien bi artxibo itzuli dituzte. Senpereko auzapez eta Ipar Euskal Herriko alkateen biltzarreko presidenteari eman dizkiote. Duela 221 urteko erregistro haietan departamenduaren eskaera egiten zen.

2010eko azaroaren 4a
17:26
Entzun
Lapurdiko Biltzarraren erabakien bi artxibo gaur itzuli dituzte demoek, Senperen. Christine Bessonart herriko auzapez eta Ipar Euskal Herriko alkateen biltzarreko presidenteari eman dizkiote, hain zuzen.

Demoen lehen ekintzetako bat izan zen artxibo haien 'lapurreta', 2000ko ekainean. Bi aldarrikapen zituzten: artxibo horiek Euskal Herrian egon behar direla eta Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldarrikapena berrestea. Alabaina, Lapurdiko Biltzarraren erregistro haietan duela 221 urte Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdi probintzienzako departamedu baten eskaera egiten zen.

Bessonart Senpereko auzapeza bera ere, Ipar Euskal Herriko auzapezen biltzarreko lehendakari gisa, Iparraldearentzako instituzio propioa sortzearen alde dago, eta horregatik eman dizkiote demoek liburuok hari. Gainera, auzapezen bilgunea da Lapurdiko Biltzarraren oinordeko erakundea.

Horiz jantzita joan dira demoak Senperera, eta lagun bat bat Dominique Joseph Garat-ez jantzita agertu da.



Bihar zabalduko dute Ipar Euskal Herriko Artxibategia, eta demoek azaldu dute Lapurdiko Biltzarraren erabakien bi artxiboek han beharko luketela. Bessonart ez dago irekiera ekitaldira joateko gonbidatuta.

Demoek 2000ko urtarrilaren 6an egin zuten aurreneko ekintza, eta joan den ekainaren 5ean jakinarazi zuten euren ibilbidea bukatu zela. Dena dela, aipatu artxiboak oraindik gordeta zituzten, Ipar Euskal Herriko Artxibategia noiz irekiko zeuden itzultzeko. Gaur egin dute, beraz, azken zerbitzua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.