Bart gauerako espero zen azken egunetako denboralearen unerik txarrena, marea gorarekin batera, baina kalte eta eragozpen handirik sortu gabe igaro da une hori. Izan ere, larrialdi zerbitzuak ohartarazita zeuden, eta hartutako neurriek arriskua gutxitu dute. Udaltzaingoak hiru surflari atera ditu Urumeatik eta DYAk olatuak begiratzen ari zen gizon artatu behar izan du, txorkatila bihurritu ondoren.
Marea gorarekin espero zen une txarrena, eta horrek 07:11n jo du goia. Donostian olatuak Kursaaleko zubiaren gainetik pasa dira, baina eragozpen handirik gabe igaro da une hori.
Gaurko, ordea, haize bolada zakarrak iragarri ditu Euskalmetek: "Orduak pasa ahala hego-mendebaldeko haizea zakartuz joango da eta gauean haize-bolada oso gogorrak espero dira", iragarri du. Horregatik alerta gorriak indarrean jarraitzen du.
Astebururako, gainerakoan, fronte hotz bat iragarri du metereologia zerbitzuak, eta elurra botako duela.