"Denen eskubideak bermatzeko garaia" dela aldarrikatu du Sortuk

Donostian egin duten agerraldian izan dira, besteak beste, Rufi Etxeberria, Rafa Diez eta Miren Zabaleta.

Sorturen agerraldia. JON URBE, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 5a
08:05
Entzun

"ETArik gabeko garai batean gaude, nahiz eta batzuek nahiago izan entzungor egin eta atzera begira jarraitzea" kritikatu du Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek Donostian egindako agerraldian, eta nabarmendu du aurrerantzean "inork" ezingo duela erakundea erabili bere erantzunkizunei uko egiteko.

Urratsak egiteko unea heldu dela adierazi du ezker abertzaleko kideak: "Euskal Herria demokratizatzeko ordua heldu da. Herritareta eragileen artean elkarbizitza eredu bat eraiki behardugu, inro kanpoan utzi gabe, eta proiektu politiko guztiak baldintza berdinetan kokatuz".

Agerraldia baliatu du alderdiak ETAren amaiera ahalbidetu duten eragile guztiei eskerrak emateko. "Batez ere esan nahi dugu harro gaudela Euskal Herriaz, gure gizartea izan delako gertatutakoaren protagonista nagusia", eta gaineratu du gizarteak egindako ahaleginak aukerak zabaltzen dituela "etorkizun hobea" eraikitzeko.

Goraipatu egin du ETAk eragindako mina aitortu izana, eta Sorturen izenean aitortu ditu berak ere gatazkan kaltetuak izan diren guztiak: "Gure esku dagoen guztia egingo dugu indarkeria guztiak desager daitezen. ETA desagertuta, irtenbidea aurkitzeak izan behar du lehentasuna". Horretarako beharrezkotzat jo du urratsak egitea "herriak bere etorkizuna askatasunez erabaki dezan".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.