HONDAKINAK

Denis Itxaso izango da San Markoko presidentea, Bilduri kargua kenduta

EAJk eta PSE-EEk bat egin dute San Marko mankomunitatean Bilduk duen nagusitasuna kentzeko. Lasarte-Oriako eta Donostiako ordezkariak aldatu ostean, gehiengoa dute. 

2012ko irailaren 11
16:46
Entzun

Denis Itxaso (PSE) izango da San Marko Mankomunitateko presidentea, Ainhoa Intxaurrandietaren (Bildu) ordez. EAJk eta PSEk akordioa lortu dute mankomunitateko presidentetza Itxasoren esku uzteko. Uda aurretik udaletan egin zituzten mugimenduak: Lasarte-Oriako eta Donostiako udalek mankomunitatean dituzten ordezkariak aldatu egin zituzten, Bilduri gehiengoa kentzeko. Orain, gehiengoa eskuratuta, mankomunitateko buruzagitza aldatuko dute. 

PSEk ez du nahikotzat jo EAJrekin lortutako akordioa, oraindik ere Bilduk izango baitu gehiengoa GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketan. Horregatik, "ausart" jokatzeko eskatu die jeltzaleei; diputazioaren kontrako zentsura mozioarekin bat egiteko eskatu die. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.