Erlojupekoan onena CSCko Bobby Julich estatubatuarra izan da (11 minutu eta 57 segundo), eta haren hurrengoak, berriz, Tyler Hamilton (segundo batera) eta Rogers (bost segundora). Laugarrena Mentxov vera izan da (7 segundora),bostgarren Rabobankeko Leipheimer estatubatuarra (12 segundora), eta seigarren Euskalteleko Iban Mayo (14 segundora).
Azken etapako goizeko saioa, Lekunberritik Lazkaora bitartekoa, Jens Voigt alemaniarrak irabazi du. Ordubete, 53 minutu eta 12 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Bigarrena Euskalteleko David Etxebarria izan da 51 segundora. Denbora berean sartu da Mentxov.
Azken etapako goizeko saioak hasiera berezia izan du. Izan ere, elurra ari zuen Lekunberrin eta antolatzaileek lehen hamasei kilometroak neutralizatuta egitea erabaki dute. Beraz, Zuarretako mendatea igaro eta gero hasi da benetako lasterketa. Funtsean, 88 kilometro zituen goizeko saioak, baina lehian 72 baino ez dituzte egin.
Euskal Herriko Itzulia
Denis Mentxov errusiarrak irabazi du Euskal Herriko Itzulia, eta Bobby Julichek erlojupekoa
13 segundoko errenta atera zuen atzo Illes Balears taldeko Denis Mentxov errusiarrak Lekunberrin amaitu zen etapa irabaztean, eta abantaila hori nahiz gaurko erlojupekoan aurkari nagusiei —Euskalteleko David Etxebarria zein Iban Mayori— urratutako segundoak nahikoa izan ditu Euskal Herriko Itzulia irabazteko. Erlojupeko polita egin du Mentxovek (12 minutu eta 4 segundo), eta laugarren sailkatu da azken proban. Euskalteleko Mayo eta Etxebarria ere ondo aritu dira erlojupekoan, baina ez sailkapen nagusian aurretik zuten Mentxov gainditzeko bezain egoki. Sailkapen nagusian 21 segundo atera dizkio Mentxovek Mayori eta 22 Etxebarriari. Erlojupekoa CSCko Bobby Julichek irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu