Mendia
Denis Uzin azpeitiarra hil da Baqueira-Bereten ‘snow’ egiten ari zela amildu ostean
Denis Uzin 27 urteko azpeitiar gaztea hil zen atzo Baqueira-Bereten (Lleida, Herrialde Katalanak) lagun batekin ‘snow’ egiten ari zela. Kataluniako Poliziako kideek eta Generalitateko suhiltzaileek jakinarazi zutenez, eski pistetatik kanpo zebilenean amildegi batetik behera erori zen eskiatzaile eta eskalatzaile gaztea; 200 metroko altueratik behera erori zen.
Denis Uzinek Baqueiran igarotzen zuen eski denboraldia monitore lanetan. Uzin oso ezaguna zen Azpeitian (Gipuzkoa). Uzin beste lagun batekin ari zen eskiatzen eta hark eman zien abisua Kataluniako Generalitateko suhiltzaileei. Erreskate taldeek Lleidako Vielha ospitalera eraman zuten eskiatzaile gaztearen gorpua. Familia Vielhara joan zen istripuaren berri izan bezain pronto; oraindik, baina, ez dago zehaztuta noiz ekarriko duten gorpua Azpeitiara ez eta noiz izango diren hiletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu