EAEko Auzitegi Nagusia-Legebiltzarreko Mahaia

Desadostasunaren Salak tramitera onartu ditu Atutxa, Knorr eta Bilbaoren aurkako kereilak

Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Desadostasunaren Salak tramitera onartu ditu Juan Maria Atutxa, Gorka Knorr eta Kontxi Bilbaoren aurkako kereilak, Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa desegiteko Espainiako Auzitegi Gorenak emandako agindua ez betetzeagatik. Berri agentzien arabera, kereilak tramitera onartzeko erabakia Salaren aldeko bost botoekin eta aurkako birekin hartu da.

2003ko uztailaren 29a
13:54
Entzun
Berri agentziek jasotzen dutenez, litekeena da aurkako bi botoak Manuel Zorrila EAEko Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Penaleko presidenteak eta Nekane Bolado magistratuak ematea. Bi horiez gain, Roberto Saizek, Antonio Garciak eta iragan ostegunean CGPJk aukeratutako Fernando Torremochak, Isidoro Alvarezek eta Agustin Hernandezek osatzen dute Desadostasunaren Sala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.