Desagertutako gizona aurkitzeko bilaketa lanak hasi zituzten atzo, 22:30ak aldera, Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Nafarroako larrialdi zerbitzuek. Bilaketa 05:00etan eten zuten, egunak argitu artean.
Goizean, 09:40 inguruan, Altsasuko herritar batek gizonaren gorpua aurkitu du ubide batean, Altsasuko tren geltokitik gertu.
Guardia Zibilak bere gain hartu du heriotzaren ikerketa. Ez du hipotesirik baztertu, nahiz eta "heriotza naturala" izan dela uste duen. Gizonak bihotzeko arazoak eta diabetesa zituen.