Errepideak

Desagertuta zegoen neska gazte bat hilda aurkitu dute Tuteran, auto istripua izanda

2007ko abuztuaren 27a
15:28
Entzun
Tutera eta Castejon (Nafarroa) lotzen dituen N-232 errepideko malkar batean autoarekin amilduta hildako 19 urteko neska baten gorpua aurkitu du gaur goizean Foruzaingoak. Goizeko zortziak eta hogei aldera beste istripu bati buruzko txostena amaitzera joan dira pare hartara, eta, ezustean, istripua izandako auto bat ikusi dute 10 metroko pendoitz batean erorita.

19 urteko Tuterako neska gazte baten gorpua aurkitu dute autoan. Larunbatean salatu zuen neskaren familiak neskaren desagerketa. Foruzaingoak uste du larunbatean bertan izan zuela neskak ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.