istripua

Desagertuta zeuden bi gizonen gorpuak aurkitu dituzte Eibarren eta Tuteran

Igandean eman zuten bien desagerpenaren berri.

2012ko martxoaren 14a
15:09
Entzun

Desagertuta zeuden bi gizonen gorpuak topatu dituzte gaur, Eibarren (Gipuzkoa) eta Tuteran (Nafarroa). Igandean eman zuten bien desagerpenaren berri.

Eibarren 59 urteko gizonezko bat hilda topatu dute, Arrateko bidegurutzean, GI-3950 errepidean. 8:50ak aldera aurkitu dute gorpua.

Haren ibilgailuaren ondoan aurkitu dute gorpua. Ertzaintzak jakinarazi du autoa errepidetik irten zela eta amildegi batetik erori zela. Errepidetik ehun metrora zegoen Mitsubishi ibilgailua.

Iturri berdinen arabera, hildakoa Ermuan bizi zen.

Tuteran, berriz, 40 urteko gizonezko baten gorpua topatu dute. Bilaketa lanei ekin die gaur Nafarroako Larrialdi Agentziak. 

Zumardi pasealekuko komun batean desagertutakoaren hainbat ondasun topatu dituzte, eta hori dela eta, bilaketa taldea indartzea erabaki dute gaur. Orain arte foru poliziak egin ditu bilaketa lanak. Hala jakinarazi du gaur Nafarroako Gobernuak.


   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.