Desagertutako bi haurren kasua argitzen lagundu du Etxeberria auzi medikuak

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Francisco Etxeberria auzitegi medikuak desagertutzat emandako bi haurren kasua argitzen lagundu du. Iazko urrian galdutzat eman zituzten bi anai-arreba Kordoban (Espainia), eta aita atxilotu zuten, ustez hil zituelakoan; kartzelan da, baina haurrak ez dituzte aurkitu urriaz geroztik. Aitaren familiaren etxe batean su bat eta hezur hondar batzuk aurkitu zituen Poliziak. Ikertu, eta karraskari batzuenak zirela ondorioztatu zuen Polizia Zientifikoak. Familiak hezur hondarrak eskatu eta ikerketa independentea eskatu zuen. Etxeberriak egin du azterketa, eta argi esan du ume batzuenak direla. Poliziak beste ikerketa independente bat eskatu, eta hark ere berretsi du ondorio bera. Epaileak ikerketa gehiago egiteko agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.