«Desarmea agendan dago, eta ETA konpromisoak hartzeko prest dago», horrela dio ETAk Gara egunkariak gaur argitara emango duen elkarrizketan, atzo hedabide horrek bere webgunean jarri zuen aurrerapenaren arabera.
Gara-k elkarrizketatu dituen bozeramaileen arabera, ETAk urriaren 20an hartutako erabakia hamarkada bateko gogoeta prozesuaren ondorioa izan da, eta erabakiak duen garrantzia beste bi unerekin bakarrik pareka daiteke: ETAren sorrerarekin berarekin eta 1975ean Franco hil ostean borroka armatuari eusteko hartutako erabakiarekin. Prozesuak aurrera egiteko gakoa euskal gizartea dela ere badio ETAk, eta ez duela parte hartuko negoziazio politikoan.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Desarmea «agendan» dela adierazi dio ETAk 'Gara'-ri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu