PPtik banatu zen adar batek sortu zuen 1989an UA, eta Arabaren espainiartasuna azpimarratzea izan da haren politikaren ardatz nagusia gaur arteko ibilbidean.
1994ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan lortu zituen inoizko emaitzarik onenak (bost aulki), eta ordutik gainbeherako ibilbidea egin du. Apirilaren 17ko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarrean zuten ordezkari bakarra galdu zuten. Hain zuzen ere, Arabako Batzar nagusietan baino ez zuten ordezkaritza (aulki bat). Dena den, batzarkide horrek alderdia utzi zuen zuzendaritzarekin bat ez zetorrelako.
Hauteskundeetako gainbeherarekin batera, alderdi barruko liskar handiek astindu dute UA. Azkenean, desegitea erabaki dute gaur. Dena den, "alderdi handiek Arabaren berezitasuna" eurei esker ezagutu dutela adierazi dute beren azken agirian, eta hori ekarpen handia izan dela "Euskal Herriko eta Espainiako politikarentzat".
Politika
Desegitea erabaki du Unidad Alavesa alderdiak
16 urtez politikagintzan aritu ondoren, desegitea erabaki du gaur UA Unidad Alavesa alderdiak, VII. ez ohiko batzarrean. Une honetan UAk ordezkari bakar bat zuen instituzionetan —batzarkide bat Arabako Batzar Nagusietan—, baina zuzendaritzak zituen ika-mikak zirela tarteko alderdia utzia zuen. Erakundeetan ordezkaririk ez izateaz gain, azkenaldian liskar handiak izan dituzte alderdi barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu