azpiegiturak

Deskargako tuneleko zuloak bi aldeak elkartu ditu

Beasain eta Bergara elkartuko ditu autobide berriak 2015eko apirilean.

Bi aldeak elkartu dituzteneko unea. GFA
2013ko abenduaren 20a
14:33
Entzun

GI-632 errepide berria izango da Deskarga mendatea zulatuko duena. Bidegi elkarte publikoa ari da lanak egiten, eta gaur tunelaren bi aldeak elkartu ditu zuloak. Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak esan du lanak bide onean doazela. Tunelak 650 metro ditu. GI-632 errepide berriak, amaitutakoan, 23 kilometro izango ditu, eta norabide bakoitzean bi erreikoa izango da. Lehenengo zatia, Beasain eta Zumarraga arteko zatia, 2006an ireki zen. Bigarren zatia,  Zumarraga-Urretxu zatia, 2012ko ekainean ireki zen.

Errepide berria 2015eko apirilerako egongo da amaituta, eta Ugartek gaurkoa urrats garrantzitsutzat jo du. "Errepide hau Aldundiarentzat oso garrantzitsua da, Gipuzkoa eta Euskal Herria egituratzerako estrategikoa delako, eta horregatik jarraitu du proiektu honekin. Gainera, obra eredugarri izatea ere nahi dugu, gauzak beste modu batera egin daitezkeela erakusteko: bai, lan arloan sindikatuekin elkarlanean lan hitzarmena bete dadin; bai, diru publikoaren kontrol zorrotza eginez…", adierazi du Ugartek.

Une honetan, autobidea Urretxura arte iristen da soilik. Tunela Urretxu-Antzuola zatiari dagokio. Obra zibila bukatzeko epea 2014ko urria da, eta ondoren, beste lanak egin beharko dira. Lanak Bidegiren zuzendaritzapean egiten ari dira Amenabar eta Moyua enpresak eta 42,8 milioi eurotan (BEZa gehitu behar zaio horri) esleitu zitzaien. Beasain-Bergara ardatzeko azken zatia, Antzuola-Bergara, Gipuzkoako Foru Aldundia ari da eraikitzen, Moyua eta Antzibar enpresen bidez, eta 41 milioi euroko (BEZa gehitu behar zaio) aurrekontua du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.