Politika

"Desleialkeriaz" jokatzea leporatu die Urkulluk EAri eta EBri

EAJko bozeramailea suminduta agertu da alderdi bi horietako buruzagiek azkenadian egin dituzten adierazpenekin. Jeltzaleen jarduera politikoa ez dutela beste alderdiek baldintzatuko ohartarazi die.

2007ko abuztuaren 21a
17:53
Entzun
Iñigo Urkullu EAJren EBBko bozeramailea suminduta agertu da gaur EArekin eta EBrekin, batik bat, Joseba Azkarraga EAko buruzagi eta Jaurlaritzako Justizia sailburuak atzo egindako adierazpenekin. Abertzaletasunaknazionalismo espainiarrari aurre egin behar diola adierazi zuen atzo Azkarragak, eta Josu Jon Imaz jeltzaleen lehendakariak proposatutako transbertsalitatearen aurka agertu zen. Azken batean, herri galdeketa egin beharra defenditu dute azken aldian EAk eta EBk.

Ildo horretatik, gobernu akordioak ez aintzat hartzea egotzi die Urkulluk EAri eta EBri, hitzarmen horretan herri galdeketa egiteko baldintza gisa "indarkeriarik gabeko egoera" ezartzen dela iritzita. Halaber, gai horren inguruko eztabaida harrotzea leporatu die, eta, ondorioz, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin "desleialkeriaz"jokatzea.EAJren jardun politikoa ez duela inongo alderdik baldintzatuko ohartarazi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.